Artxiboak: Habitatak

  • Baso hostoerorkor atlantiarrak

    Baso hostoerorkor atlantiarrak

    Baso hauek baldintza atlantiko epeletan sortzen dira. Urteko bataz besteko tenperatura 8-14ºC-koa da eta 900-1800 mm euri jasotzen dira urtean. Neguak oso euritsuak eta epelak dira eta zonalde eurosiberiar eta eskualde mediterraneoen arteko trantsizio zonaldean daudela esan daiteke. Gainera, altuera desberdinetan ager daitezke mota honetako basoak, itsas mailatik hasi eta mendietako magaletaraino.

    Hori dela eta, flora eta fauna dibertsitatea handia dute. 2000 landare baskular espezie baino gehiago aurki daitezke mota honetako basoetan eta bertako espezieen %10-20 endemikoa da.

    Altitude txikian aurkitzen diren baso hostoerorkor atlantikoetako landare arruntenetako batzuk haritz kanduduna, lizarra, ezki hostozabala, ezki hostotxikia, zumar hostozabala, astigar zuria eta astigar zorrotza dira. Era berean, ohianpean iratze eta goroldio ugari agertu ohi da. Aldiz, altitude ertain eta altuagoetan ametza eta pagoa dira arruntagoak. Hezetasun baldintza hauek ezinhobeak dira onddoentzako eta beraz, bertan aurki daitezken onddo espezieak ez dira gutxi.

    Baina baso hauek batik bat ugaztun dibertsitate altuagatik dira ezagunak. Basurdea, oreinak, orkatzak… ikustea ez da zaila suertatzen. Hegaztietatik aipagarrienak basoilarra, okilak, arrano beltza eta lagopodo zuria daude. Hala ere hegazti harrapari kopurua handia da.

  • Baso hostoerorkor mediterraneoak

    Baso hostoerorkor mediterraneoak

    Baso hauek klima mediterraneoetan eratzen dira, negu epel, uda lehor eta udazken eta udaberri euritsuak dauden lekuetan, hain zuzen. Ondorioz, begetazioa xerofiloa da, udako lehorteak jasateko prestatua. Ohianpea egurtsua da, arantzatsua eta aronatikoa.

    Suak paper garrantzitsua jokatzen du baso hauen dinamikan eta hori dela eta, bertako espezieek mekanismo ugari garatu dituzte suteetara moldatzeko (enbor-azal lodiak, berriro hazteko gaitasun handia…).

    Euskal Herrian habitat hau Kantauriar Mendikateko hego magalean hasten da eta Nafarroako hegoalderaino zabaldu. Batik bat harizti mediterranearrez osaturik egon ohi da, ametz, erkametz etabarrak arruntak direlarik. Gainera, onddo espezie askoren bizitoki ere badira.

    Baso hostoerorkor mediterraneoetako fauna ere oso aberatsa da eta esate baterako, otso iberiarraren populazio handienak mota honetako basoetan aurkitzen dira.

  • Baso hostoiraunkor atlantiarrak

    Baso hostoiraunkor atlantiarrak

    Baso hauek baldintza atlantiko epeletan sortzen dira. Urteko bataz besteko tenperatura 8-14ºC-koa da eta 900-1800 mm euri jasotzen dira urtean. Neguak oso euritsuak eta epelak dira eta zonalde eurosiberiar eta eskualde mediterraneoen arteko trantsizio zonaldean daudela esan daiteke.

    Euskal Herrian mota honetako baso gehienak egurra eta papera lortzeko egindako landaketa artifizialak dira eta beraz, espezie nagusiak intsinis pinua eta eukaliptoa dira. Hala ere,  baso hostoiraunkor atlantiar naturalak tarteka ere aurki daitezke eta bertan pinu gorria bezalako espezieak. Gainera, onddo espezie askok konifero hauekin mikorrizak eratzen dituzte.

    Faunari dagokionean, dibertsitatea baso hostoerorkor atlantiarretan aurkitzen dena baino txikiagoa da, bereziki eukaliptadietan. Animaliarik arruntenak hegaztiak dira eta ugaztun txiki dibertsitate handia egoten da.

  • Baso hostoiraunkor mediterraneoak

    Baso hostoiraunkor mediterraneoak

    Baso hauek klima mediterraneoetan eratzen dira, negu epel, uda lehor eta udazken eta udaberri euritsuak dauden lekuetan, hain zuzen. Ondorioz, begetazioa xerofiloa da, udako lehorteak jasateko prestatua. Ohianpea egurtsua da, arantzatsua eta aronatikoa.

    Suak paper garrantzitsua jokatzen du baso hauen dinamikan eta hori dela eta, bertako espezieek mekanismo ugari garatu dituzte suteetara moldatzeko (enbor-azal lodiak, berriro hazteko gaitasun handia…).

    Euskal Herrian habitat hau Kantauriar Mendikateko hego magalean hasten da eta Nafarroako hegoalderaino zabaldu. Batik bat artadi mediterraneoz osaturik egon ohi da, abaritza eta artea arruntak direlarik baina baita erramua bezalako landare aromatikoak. Gainera, onddo espezie askoren bizitoki ere badira.

  • Baso misto menditarrak

    Baso misto menditarrak

    Baso misto menditarrak Pirinioetan -Irati, Abodi, Belagua- 1000 eta 1700 metro bitarteko altueran aurki daitezkeen zuhaitz hostoerorkorrez eta koniferoz osaturiko habitatak dira. Pagoak eta izeiak izan ohi dira espezie ugarienak, eta baso dentsoen azpian onddo eta animalia espezie ugari aurki daitezke.

  • Erreka alpetarrak

    Erreka alpetarrak

    Erreka alpetarrak Pirinioetan, 1000 eta 1700 metro bitarteko altueran aurkitzen diren ibai-ekosistemak dira. Erreka hauek glaziar, elurte eta lurrazpiko uretatik eratortzen dira eta zenbait ezaugarri komun dituzte, esate baterako, izaera malkartsua, emari azkarrak, tenperatura baxuak eta oxigeno kontzentrazio altuak. Horrez gain, sakontasun txikia eta legarrezko hondoa duten tokiak ere izan ohi dira.

    Baldintza hauek direla eta, erreka alpetarretan ez dago arrainik, ezta landare baskularrik ere baina makrofito eta alga biodibertsitate handia izan ohi dute. Gainera, intsektu larba askoren bizitoki ere badira.

  • Erreka atlantiarrak

    Erreka atlantiarrak

    Euskal Herriko isurialde atlantiarrean eta Pirinioetako bailara hondoetan aurki daitezke era honetako erreka eta ibaiak. Egitura eta ur-emariaren aldetik aldakortasun handia izan badezakete ere, ibai eta erreka hauek ezaugarritzen dituen faktore nagusia hostoerorkorren landarediak estaltzen dituela da. Urak garbiak eta freskoak izan ohi dira eta abiadura azkarrean jaisten dira malda handiaren eraginez.

  • Herri eta hiriguneak

    Herri eta hiriguneak

    Giza jardueraren araginez edo honetaz baliaturik, herri eta hiriguneetan ere biodibertsitate berezia garatu da. Garai batean etxe inguruan hazten ziren landare gehienak nekazal jarduerarekin erlazionaturik bazeuden ere, herri eta hiriguneetan landatzen diren espezie ornamental kopurua handituz joan da eta asko dira inguru hauetan topa daitezkeen zuhaitzak. Hala ere, jarduera honek eragin negatiboak ere baditu, askotan ornamental modura landatutako espezie asko ondoegi moldatu baitira gurera, maiz landare inbasore bihurtuz, panpa belarra kasu.

    Animalia espezieekin ere antzeko zerbait gertatu da. Baserrietan edukitzen ziren etxaberez gain, hala ere, espezie asko daude giza jarduerei loturik bizi direnak, esate baterako arratoi edo saguak, eta etxeko jardinetan elikatzen diren txoriak (zozoak, txolarreak…). Baina kasu honetan ere, badira inbasore bihurtu diren animalia exotikoak, esate baterako floridako apoarmatua, koipuak edo urre-arrainak.

  • Hesi biziak

    Hesi biziak

    Euskal Herriko isurialde atlantiarreko mosaiko-erako nekazalguneetan dira ohikoenak zuhaitz-lerro finez osaturiko baso-egitura berezi hauek. Historikoki larreak banatzeko erabili izan ditu gizakiak, eta gaur egun hainbat lekutan galdu diren arren, dibertsitate handiko habitat bereziak dira, bai landaredia zein faunari dagokionez. Hesi-biziz osaturiko ingurunearen erakusle garbiena, egun, Bizkaiko Karrantza harana da.