Onddo mingotsa

Tylopilus felleus

Espezie honen zapore mingotsa dela eta, latineko “fel” (bilis)-etik datorkio bere izena. Onddo honen kanpoko koloreak nahiz mamiarenak Boletus edulisen antza du. Perretxikozale askok Boletus arrunta delakoan etxera eraman eta jaterakoan, bere zapore mingotsa dela eta ustekabeko ederra hartzen dute. Izan ere ale bakar batek beste guztien zaporea aldatzen du, platerkada guztiz hondatuz. Jangarria den beste espezie batekin ez nahasteko beharrezkoa da bere ezaugarri morfologikoetan eta kolorean arreta jartzea.

Dibisioa:
Klasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: (Bull.) P. Karst., 1881

Makromorfologia

Pileoa

Txapelak 6-15 cm-ko diametroa du, eta hasieran hemisferikoa izan arren, gero ganbildu egiten da, eta azkenik laua bihurtzen da. Kutikula matea eta lehorra da. Hori-arre kolorea hartzen du, batzuetan besteetan baino argiagoa da. Giro lehorrean zartatu egiten da

urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe