Pinudi onddo bikorduna

Suillus granulatus

Pinudi gazteetako belardietan denbora luzez (maiatzetik urrira bitartean) erraz aurki daitekeen onddo mikorrizikoa dugu honako hau. Jangarria kontsideratzen da, ale gazteak jateko guztiz onargarriak baitira; hala ere, beherakoa bezalako arazoekin lotu dute sarri.

Dibisioa:
Klasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: (L.) Roussel, 1806

Makromorfologia

Pileoa

5 – 12 cm arteko diametroa izan ohi du eta, nahiz eta, hasiera batean hemisferikoa izan, gerora ganbila da eta bukaeran laua izatera pasatzen da. Pileo osoa hori-gorrizta kolorekoa izaten da, baina, denborarekin kolorea galtzen joaten da. Egun hezeetan erraz ezberdintzeko moduko kutikula lirdingatsua izaten du.

urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe