Urretxa

Russula cyanoxantha

Onddo honen mamia itxia izaten da, Russula virescens-ena bezala eta biei azkar erasotzen diete intsektuen larbek. Russulen artean biak dira estimatuenak jateko orduan. Russula zein Lactarius taldeko onddoak apurtzen ditugunean, hauek klariona bezala apurtzen dira, ez dira tarraten beste onddoak bezala. Lactarius taldekoak moztean latexa isurtzen dute, Russulak ez. Modu honetan bereizten dira bi taldeak. Urretxak, Russula veska-rekin nahasi daiteke, baina honek burdin sulfatoaz erreakzionatzen du kolore laranja indartsua emanez.

Dibisioa:
Klasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: (Schaeff.) Fr., 1863

Makromorfologia

Pileoa

5-15cm-tako txapela izaten du. Hasieran globo-formakoa den arren onddoa heltzen den heinean zabaltzen joaten da. Hertza zorrotza izaten da, eta erdialdea zertxobait hondoratua. Heze dagoenean pixka bat lingirdatsua den kutikula dauka. Hau zimurtsua izaten da, erradialki kokaturiko zain ilunak izaten baititu. Kutikula hau errez bereizten da pileoko mamitik. Kutikulan kolore nahasketa bat azaltzen du, morexka, lila, berde iluna eta argia, grisa, urdina…

urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe