Espezie ezaguna da onddoetaz gutxi dakitenen artean ere, saltzeko asko landatzen den espeziea baita. Ostra-forma bereizgarria du eta hainbat hostozabalen enborrean aurki daiteke talde soropilduetan; ohikoagoa da deskonposatzen ari diren enborretan baina bizkarroia ere izan daiteke batzutan. Landatzeko erraza eta merkea da, horregatik landatzen da hainbeste.
Belarri landua
Pleurotus ostreatus

Dibisioa: Basidiomycota
Klasea:Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Pleurotaceae
Klasifikazioa: (Jacq.) P. Kumm., 1871
Makromorfologia
Pileoa
4-15cm-ko diametroa. Kolore aldakorrekoa: gris iluna, gris argia, morexka, horixka, arre grisaxka… Kutikula leuna eta distiratsua. Ganbila garapenaren hasieran, berehala zapaltzen da eta ostra-forma hartzen du azkenik. Ertza luzaroan mantentzen da biribilkatua.
urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe