Mycena haematopus onddoak kolore moreko isurkina botatzen du, espezie honen oso adierazgarria dena. Mycena espezietatik ezaguterrezena da, eta isurkin morea garapen fase aurreratuenetan erraz ikus daiteke, bereziki estipearen oinarrian. Mycena haematopus multzoetan hazten da, hildako egurretan bereziki.
Kanpaitxo esnegorria
Mycena haematopus

Dibisioa: Basidiomycota
Klasea:Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Mycenaceae
Klasifikazioa: (Pers.) P. Kumm
Makromorfologia
Pileoa
1 – 4 cm-koa, obala, konikoa edo kanpai-itxurakoa. Ertza degradatuz joaten da garapenaren azken faseetan. Lehorra eta hauskara, bereziki gaztetan, eta, geroago itsaskor bihurtzen da. Batzutan lerro ilunagoak azaltzen ditu, baina, orokorrean marroi ilun kolorekoa da erdialdean, argiagoa gainontzekoan, eta, kolore arrosa argia hartu ohi du.
urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe