Hankaluzea, marasmio jangarria ere deitua, izugarri hedatutako perretxikoa da. Hizkuntza askotan ditu izen arruntak, eskualde geografikoaren araberakoak. Euskal izenek, bere estipe luze eta jateko balioari egiten diote erreferentzia. Izan ere, perretxiko hau oso preziatua da bere zaporeagatik eta adituek zapore bikainekotzat jotzen dute, nahiz eta beste onddo jangarri asko bezain mamitsua ez izan.
Hankaluzea, Marasmio jangarria
Marasmius oreades

Dibisioa: Basidiomycota
Klasea:Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Marasmiaceae
Klasifikazioa: Fr., 1836
Makromorfologia
Pileoa
Ez da oso tamaina handikoa, 1-5 cm lortzen dituelarik. Kanpai-formakoa da, hasieran ertz kiribilduarekin eta gerora forma ganbila hartuz doalarik. Heldutan ertzak gorantz egin dezake eta maiz erdialdean konkor bat izaten du. Lehorra da, leuna, kolore xumekoa edo batzutan zurixka edo gorrixka. Orokorrean kolorez aldatzen da lehortuz doan heinean. Batzutan ertza ilunago koloreztatua.
urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe