Galanperna lilazeoa

Lepiota lilacea

Tamaina txikiko Lepiota hau identifika erreza da. Generokideak diren  eta tamaina antzerakoa duten  espezie ugari dago, baina honek bakarrik dauka kolore moreko orbain kontzentrikoa pileoan. Oraindik nabarmenagoa da espezie honen eraztuna. Eraztuna, kolore bikoitzekoa da, goialdea zuria eta behealdea moratua. Orokorrean kontu handia izan behar da  tamaina txikiko Lepiote-kin, toxikoak izaten baitira. Espezie hau bereziki arriskutsua da, heriotza eragin baitezake. Udaberrian fruktifikatzen duen espezie ez ugaria da. 

Dibisioa:
Klasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: Bres.

Makromorfologia

Pileoa

Lepiota lilacea onddoa gaztea denean txapelak kanpai forma izaten du, alea heltzen doan heinean zabaltzen doana , nahiz eta inoiz ez izan guztiz zapala. Ale helduek pileo ganbila izaten dute. Tamainari dagokionez txikia izaten da 2,5-3 cm-ko diametroa. Pileoko kolore nagusia zuria da, nahiz eta, erdialdean kolore more iluneko orbain handi bat izan. Orbain hau ertzerantz kontzentrikoki disgregatzen da kolore more apalagoko ezkatak eratuz. Lepiota honen kutikula lehorra da eta ertza fina.

urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe