Galanperna arre-lilazeoa

Lepiota brunneolilacea

Lepiota generoko eta tamaina ertaineko espezie honekin kontu handia izan behar da, toxikoa izateaz gain, heriotzak eragin ditzake eta. Euskal Herrian ez da espezie ugaria, gainberan dauden eta kalteberak diren dunetan hazten da. Koloreari dagokionez, gorri-arrea da, tonu moratuekin. Ez dauka usain ez zapore berezirik. Aipatu bezela dunetan agertzeĀ  da udazkenean.

Dibisioa:
Klasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: Bon & Boiffard

Makromorfologia

Pileoa

Tamaina ertaineko onddo honek hasieran pileo ganbila dauka, lautzen doana alea heltzen den heinean.Hala ere inoiz ez da guztiz laua, erdialdean betik mantentzen baitu mameloi txiki bat. 6-7cm-rarteko txapela gara dezake. Kutikula gorri-arrea da, tonu moreekin. Erdialdean kolore hauek nabariagoak izaten dira. Eguna hezea denean kutikula hau lindirgatsua izaten da eta are hondarrak atxikita geratzen zaizkio, ez da errreza izaten hauek kentzea. Hertza arilkatua izaten da eta hondarrez inguratuta egoten da.

urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe