Txapelak laranja tonuen artekoa izaten da eta urratzean belztu egiten da. Hankarekin ere gauza bera gertatzen da. Konifero eta hostozabalen azpian ateratzen da udaberritik udazkenaren bukaera arte. Perretxikoa jangarria den arren, bere gustu mingotsak jangarri kaxkarren artean sailkatzen du.
Quelet onddoa
Boletus queletii

Dibisioa: Basidiomycota
Klasea:Agaricomycetes
Ordena: Boletales
Familia: Boletaceae
Klasifikazioa: Schulzer, 1885
Makromorfologia
Pileoa
Txapelak 6-15 cm-ko diametroa du. Hasieran hemisferikoa da, gero ganbila eta azkenik urteekin zapalduz joaten da. Kolorea laranja tonuen artekoa izaten du, batzuetan tonu horiagoa du eta beste batzuetan gorriagoa. Urratzean belztu egiten da. Kutikula lehorra eta ileduna da gazteetan, helduetan berriz ilegabea.
urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe