Kaskabeltz

Boletus pinophilus

Bere izenak adierazten duen bezalaxe pinudietan ateratzen da, baina hostozabalen azpian ere topatu daiteke. Udazkean arrunta izan arren udaberrian ere agertzen da. Txapel handia du eta gaztetan hanka sabelduna. Oso jangarri ona da eta zenbait boletusekin nahasten den arren, erraza da bereiztea txapelak duen tonu kaoba-gorrixka dela eta.

Dibisioa:
Klasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: Pilát & Dermek, 1973

Makromorfologia

Pileoa

Ganbila eta mamitsua da txapela, eta 7-25 cm-ko diametrokoa. Tonu arre- edo kaoba-gorrixka du eta apur bat zimurtua izaten da. Kutikula kentzeko zaila da. Bestalde, lehorra izaten da baina hezetasunaren eraginez lingirdatsu samarra bihurtzen da.

urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe