Hostozabalen basoetan nahiko arrunta den onddoa da. Kolore hori-oliba edo marroi-kremazko txapel handia garatzen du. Hala ere onddo honetan deigarriena hanka inguratzen duen sare gorrixka da. Onddoa ukitzerakoan berehala urdindu egiten da. Onddo jangarria da, beti ere ondo eginda bestela toxikoa suerta daiteke, beste generokide batzuk bezala.
Onddo zikina
Boletus luridus

Dibisioa: Basidiomycota
Klasea:Agaricomycetes
Ordena: Boletales
Familia: Boletaceae
Klasifikazioa: Schaeff.: Fr.
Makromorfologia
Pileoa
Txapel handi ertaineko onddoa da honako hau, honek 6-17 cm bitarteko erradioa erradioa izaten baitu. Alea gaztea denean hemisferikoa izaten da eta heltzen doan heinean zabaldu eta eite ganbila hartzen du. Kutikulari dagokionez, hau mamitik bereiztea zaila da. Kutikula lehorra bada ere euriarekin pixkat likasten da. Kolore aldakorrekoa izaten da, baina tonu arreak dira nagusi. Ale argienak marroi-kremak izaten dira eta ilunenak marroi-olibak izaten dira. Nabarmena da, onddoa ukitzerakoan honek izaten duen kolore aldaketa, ukitutako gune bortizki urdintzen baita.
urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe