Onddo arrea

Boletus badius

Boletus hau jangarri ona izan arren, zenbait perretxikozalek bota egiten dute ukitzean edo ebakitzean mami zuria urdindu egiten delako. Onddo honek perretxikoa udazkenaren hasieran sortzen du, hostozabalen eta koniferoen azpian. Txapelak eta hankak oso forma ezberdina ager dezakete; txapela esferaerdi edota ganbil-zabal forma izan dezake, eta hankak klabiforme eta zilindro forma. Txapelak gaztaina koloreko tonuak ditu, hankak berriz, kolore argiagoa izaten du. Hodiak adnatuak dira eta hori-zurixkak edo oliba kolorekoak.

Aranzadi Zientzia Elkartea
Dibisioa:
Klasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: (Fr.) Fr. (1832)

Makromorfologia

Pileoa

Txapelaren diametroa 3-15 cm-koa da. Formari dagokionez, oso aldakorra da, esferaerdi formatik ganbil zabalera. Kutikula leuna da, eguraldi hezea denean likatsua. Kolore aldakorra agertu arren, beti gaztaina-tonuen artekoa da. Normalean, oso zaila da txapela mamitik askatzea.

urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe