Hiltzaile konkorduna

Amanita virosa

Pileo eta oin txuriko Amanita da. Oinean eraztun txuri bat dauka, maiz galdu egiten dena eta oinaren amaieran bolba bat aurkeztez du. Mamia nahiko eskasa da eta errafu usaina dauka, himenioforoari dagokiola, orriduna da eta basidioak topatuko dira bertan.

Amanita phalloides eta Amanita verna bezela, onddo hau toxikoa eta hilgarria da.

Dibisioa:
Klasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: (Fr.) Bertill., 1866

Makromorfologia

Pileoa

Pileo txuria aurkezten du onddo honek eta soilik zahartzean krema kolorearen ikutu finak hau ditzazke. 8 cm-ko diametroa izatera hel daiteke eta hasieran forma koniko edo kanpai itsurakoa bada ere, pixkanaka zabaltzen doa ia laua bihurtu arte. Ertz lauak ditu eta batzutan errezelaren hondareak gera daitezke. Garapen osoan zehar pileoaren erdialdean titi baten antzeko egitura aurkezten du.

urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe