Kuleto faltsua

Amanita muscaria

Aski ezaguna den onddoa da honako hau, batez ere “pottokien” etxea zelako. Ez da harritzekoa, onddoa ikusgarria baita eta kolore deigarriak ditu. Hala ere kontuz izan behar da onddo honekin, intoxikazio eta aluzninazio nahiko larriak eragiten baititu.  Zenbait intoxikazioren eragilea da, Amanita caesarearekin nahasten baita.

Dibisioa:
Klasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: (L.: Fr) Lam.

Makromorfologia

Pileoa

8-20 cm tako pileoa garatzen du onddo honek, beraz nahiko onddo handia da. Ertza ildaskatua izaten du, hau nabarmenagoa da ale helduetan. Hasieran txapel hemisferikoa izaten dute, baina alea heltzerakoan zabaldu egiten da. Kutikula bereizgarria dauka, tonu gorri-laranjak baitira bertan nagusi. Kutikularen gainean kroskoaren arrastoak izaten dute, elur malutak bailitzan. Euriaren eraginez hauek desagertu egin daitezke. Eguraldi hezearekin, azala likatsua eta distiratsua izaten da.

urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe