Zuhaixka txiki hau Europako mendebaldean eta Afrikako iparekialdean zehar banaturik dago. Euskal Herrian, iparraldeko mendiguneetan agertzen da txilardiak eratuz. Kolore deigarriko petalo arrosak ditu eta hori dela eta, zenbaitetan landare ornamental modura ere saldu egiten da.
Ainar iletsua
Erica ciliaris

Morfologia
80 cm-ko altuera lortzen duen zuhaixka da. Kimu gazteak arre kolorekoak dira eta sahiets ez oso nabariak dituzte, ile guruintsuekin.
Hostoak
Hostoak txikiak dira, 2-4 x 0,8-2 mm-koak eta bertizilotan taldekatzen dira, bertizilo bakoitzak 3-4 hosto izaten dituelarik.
Formaz lantzeolatu edo obalak dira, berde kolorekoak gainealdean eta zuriak azpialdean. Azpialdean gainera, lerro berde bat aurkezten dute eta nahiko iletsuak izaten dira. Ileak guruintsuak dira eta 1 mm-ko luzera lor dezakete.
Loreak
Loreak luku motako infloreszentziatan taldekatzen dira. Infloreszentzia hauek zabalak dira hasieran baina adarraren muturrerantz luzatu ahala, estutuz doaz. Pedizelo arre-gorrixkak dituzte, iletsuak, eta bi brakteola oposatu dituzte gainealdean.
Loreak hermafroditak eta tetrameroak dira (4 sepalo eta 4 petalo). Sepaloak 2,5-4 mm-koak dira, askeak eta obatuak edo lantzeolatuak, 0,8 mm-rainoko zilioekin. Petaloak, aldiz batuta daude korola tubular bat osatuz, 8-11 mm-koa eta arrosa kolorekoa edo purpura. Estaminek apizerik gabeko anterak dituzte, korolatik zertxobait ateratzen direnak. Obarioa glabroa da.
Fruituak
Fruitua globo itxurako kapsula da eta hazi elipsoidal erretikulatuak dituzte.
Antzeko espezieak
Erica vagans
E. ciliarisek hosto eliptikoak edo lantzeolatuak ditu, ziliatuak eta zurixkak azpialdetik. Bere korola 8-10 mm-koa da eta loreak luku lateral oblongoetan multzokatzen dira.
Aldiz, E. vagansek hosto linearrak ditu, ziliorik gabeak eta ertza erabat kiribildurik dutenak, hostoa guztiz estaliz. Infloreszentziak ez dira lateralak eta korola 2,5-3,5 mm-koa da.
Erica tetralix
E. ciliarisek hosto eliptikoak edo lantzeolatuak ditu, ziliatuak eta zurixkak azpialdetik. Bere korola 8-10 mm-koa da eta loreak luku lateral oblongoetan multzokatzen dira.
Aldiz, E. tetralixek hosto linearrak ditu, zilio luze guruintsuz estaliak eta ertza erabat kiribildurik dutenak, hostoa guztiz estaliz. Infloreszentziak terminalak dira, nabarmenki unilateralak eta brakteola basalen inbolukrurik gabeak.
Erica cinerea
E. ciliarisek hosto eliptikoak edo lantzeolatuak ditu, ziliatuak eta zurixkak azpialdetik. Bere korola 8-10 mm-koa da eta loreak luku lateral oblongoetan multzokatzen dira.
Aldiz, E. cinereak hostoak bertizilotan multzokaturik ditu, azpialdekoak erabat eliptikoak edo obatu-lantzeolatuak, galtzarbetako hostorik gabe. Gainera, infloreszentzia terminalak ditu.
Banaketa
Europako mendebaldean eta Afrikako iparekialdean zehar banaturik dago. Iberiar Penintulan ipar-mendebaldean agertzen da.

Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Txilardi eta lahardi azidofiloetan bizi da (pH 3,5-5,5). Hezetasun handia behar du eta itsas mailatik 800 metrora agertzen da. Argitasun gutxiko guneetan hazten da eta tenperatura epelak behar ditu (negu leunak eta hezeak).
Fenologia