Urte askoan zehar Lacerta generoaren barruan sailkatua izan zen arren, egun, gardatxoaren izen zientifikoa Timon lepidus da. Euskal Herriko narrastirik handienetariko bat da eta hego isurialdean aurki daiteke. Habitat konplexuak atsegin ditu eta harkaitzen inguruan ibili ohi da, berauetako arrakala edo zuloetan izaten baitu gordelekua. Intsektuetaz elikatzen da eta hegazti harrapariak izan ohi dira bere harrapari nagusiak.
Gardatxoa
Timon lepidus

Deskribapena
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Gardatxoaren dieta narrasti iberiarren artean hobekien ezagutzen dena da. Oro har, espezie insektiboroa da, behinola bestelako ornodunak, fruituak edota sarraskiak euren dietaren osagai direlarik.
Gainontzeko beste zenbait lazertidok ez bezala gardatxoak harrapakinak aktiboki bilatu (Valverde, 1967; Seva, 1982; Mateo, 1988; Castilla, 1989; Hernández et al., 1991) eta tamainarren arabera aukeratzen ditu; orokorrean tamaina ertaineko edota handiko (12 -25 mm) koleopteroak izaten dira dietaren osagai nagusia (ikusi Mateo & López Jurado, 1997; Pérez Mellado, 1998). Forma helduek hortz kaninomorfoak dituzte, osagai gogorreko harrapakinei hagin egiteko balio zaizkienak.
Ugalketa eta ontogenia
Espezie obiparoa da. Emeek orokorrean urteko errunaldi bakarra dute. Errunaldi bakoitzeko arrautza-kopurua 7-25 bitartekoa da, baina emearen tamainaren araberakoa da (Mateo & Castanet, 1994). Arrautzaren oskolaren egitura bereziak gas eta uraren elkartrukea baimentzen du.
Araldia eta errunaldi garaia eskualde eta altitudearen arabrerakoak dira. Hala ere, orokorrean, gorteiluak apirila aldera ematen dira, aldiz, lehenengo kopulak maiatzeko bigarren hamabostaldian. Errunaldiak ekaina lehenengo bi asteetan gertatzen dira. Errunaldia iristear dagoenean, emeek 20 cm inguruko zuloa egiten dute eta bertan jartzen dituzte arrautzak. Arrautzek elipse forma izan ohi dute eta 16-27 mm zabal eta 10-14,5 mm luze izaten dira. Erreserbagai ugari izaten dituzte eta azala ez da oso kaltzifikatua izaten. Inkubazio garaia 70 eta 95 egun bitartean luzatzen da eta kumeak udazkenaren lehen herenean jaiotzen dira, hots, irailaren amaieran edo urriaren hasieran. Eklosioa, normalean, nahiko sinkronikoki ematen da, nahiz eta lehen eta azken arrautzen artean 5 eguneko atzerapenak deskribatu diren (Castilla, 1989); indibiduo berriak abuztu amaitze aldera eta urria hasieran jaiotzen dira.
Heldutasun sexuala faktore genetikoen (Mateo Castanet, 1994) eta baliagaien eskuragarritasunaren araberakoa da. Orokorrean, gardatxoek heldutasun sexuala 32-33 hilabeteekin lortzen dute, 140-145 mm tamaina (muturra-kloaka) izanik.
Bizimodua
Espezie helitotermikoa da, eguzki-izpiekiko exposizioaren arabera barne-tenperatura erregulatzen duen animalia ektotermikoa, alegia (Bischoff et al., 1984; Paulo, 1988). Hortaz, ondoriozta daiteke espezie egutiarra dela. Aitzitik, nolabaiteko aktibitatea aurkeztu dezake tenperaturak bereziki altuak diren lekuetan; Iberiar Penintsularen hego-ekialdean gardatxoak behatu dira babesguneetatik kanpo eta mugimenduan udako gauetan zehar (Gómez et al., 1985).
Oro har, neguan inaktibo mantentzen den espeziea da. Hala ere, klima mediterranearrekoa animalia ektotermoa izanik, urteko aktibitate-mailan ezberdintasunak behatu dira (Pérez Mellado, 1998).