Ia mundu osoan zabalduta dagoen ugaztun hau txerriaren senide basatitzat har dezakegu. Leku batzuetan desagertuta dago gizakiak akabatu duelako (Britainiar Irletan XIX. mendean desagertu zen); beste batzuetan, aldiz, gizakiak berak eraman du (Ameriketara eta Ozeaniara). Euskal Herriko basoetako animaliarik sinbolikoenetakoa dugu, animalia ederra izateaz gain, zinez basatia baita basurdea.
Basurdea
Sus scrofa

Deskribapena
Entzumen eta usaimen fineko animalia da, giza entzumenaren ahalmenetik at geratzen diren uhinak eta 100 metrotik gorako distantziara lurpean egon daitezkeen elikagaien (trufak eta bestelako fruituak) usainak hautematen baititu.
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa


Habitata
Baso eta ingurune sastrakatsuak ditu gogoko basurdeak. Egunez animalia ezkutaria izan ohi da, eta beharrezko zaio ingurune itxi eta babestu samarra. Hala ere, itsasotik gertu eta ingurune irekietara osteratxoak egiteko zale ere bada.
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Basurdea animalia hagitz orojalea da, denetarik jateko gai. Belarrak, sustraiak, fruituak,tuberkuluak, onddoak… bere dietaren parte dira. Batzuetan ehiztari ere bada eta zizareak, intsektuak, karakolak, narrasti txikiak, hegaztiak, ugaztun txikiak… atzeman eta jateko abila da oso. Azkenik, ez dio sarraskiari muzin egiten.
Ugalketa eta ontogenia
Bizimodua
Oso animalia soziala da eta ez du lurraldetasunarengatiko edota bestela mugarekiko inolako lehiaketarik burutzen. Egunez sedentario samarrak izaten dira, gauez, aldiz, 2 – 15 km burutzeko gai dira. Trosta arinez mugitzen dira normalean eta larrialdi kasuan abiadura azkartzeko gai diren arren, ez dira esprinta luzaroan mantentzeko gai.