Jangarri bikaina eta oso preziatua den onddoa da, uda-udazken aldera agertzen da baso hostoerorkorretan gehienbat. Maiz antzeko morfologia duen Amanita muscaria onddo toxikoarekin nahasten da. Bien arteko desberdintasun nagusia Amanita muscarearia-k pileoan dituen maluta txuriak dira.
Kuletoa
Amanita caesarea

Dibisioa: Basidiomycota
Klasea:Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Amanitaceae
Klasifikazioa: (Scop.) Pers., 1801
Makromorfologia
Pileoa
8-20 cm-ko diametroa har dezake. Hasieran txuria den bolba batez estalita dago, behin hazten hasten denean apurtu eta kolore gorri-laranga hartzen du. Hasierako forma ganbila bada ere hazi ahala lautzen hasten da eta ertzak ildaskatzen. Txapela biluzia, leuna eta likatsua da noizbehinka bolba zati handiak agertzen direlarik. Nahiko haragitsua eta bolumenduna
urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe