Perretxiko hilgarria. Perretxikoak biltzen hasi aurretik oso ondo ezagutu behar da, izan ere, perretxikoak jateagatik heriotza dakarten pozoinduren %90a eragiten du. Espainiako Gerra ondoko “gose garaian” Euskal Herrian, pozoidura eta heriotza asko gertatzen ziren. Gaur egun ordea arraroak dira perretxiko honek eragindako pozoindurak batetik perretxiko biltzaileen artean oso ezaguna delako eta bestetik, ospitaleak ere ekipamendu eta pertsonal egokia dutelako.
Hiltzaile berdea
Amanita phalloides

Dibisioa: Basidiomycota
Klasea:Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Amanitaceae
Klasifikazioa: (Vaill. ex Fr.) Link, 1833
Makromorfologia
Pileoa
Txapelak 6-12 cm-ko izaten du, eta hasieran forma hemisferiko edo ganbila agertu arren, pixkanaka laundu egiten zaio. Kolore oso aldakorra du, askotan olibaxka edo berde-horixka, bestetan berriz, zuri berdexka edo erabat zuria. Ager dezakeen kolorearen arabera barietate desberdinak bereizten dira. Kutikula likatsua bihurtzen da eguraldia hezea denean. Ertza mehea eta leuna da. Belo osoaren arrastoa oso gutxitan izaten duen arren, agertzen den kasuetan zati handi eta bakarrari dagokio. Horren arrazoia perretxikoa eguraldi lehorrean hazi izana da.
urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe