Arreta handia izan behar da tamaina txikiko onddo honekin, heriotza eragin baitezake. Pozoidura faloidiarraren eragiten du. Nahiz eta onddo hau gurean arraroa izan, talde honetako onddoak gure lorategietan hazten dira. Esate baterako aurten (2011) lepiotatxikiak jateagatik pertsona bat hil da eta beste batzuk larriki pozoidu dira. Onddo hau txikia da, 6cm izan baitezake eta tonu arrosak nagusi dira.
Galanperna hiltzailea
Lepiota helveola

Dibisioa: Basidiomycota
Klasea:Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Agaricacea
Klasifikazioa: Bres., 1881
Makromorfologia
Pileoa
3-6cm-tako pileo txikia garatzen duen onddoa da. Hasieran hemisferikoa da hau, baina alea heltzen doan heinean luzatu eta ertzak pixkat gorantz kiribeltzen dira. Txapelaren erdian mameloi txiki bat izaten dute. Onddo honetan tonu arrosak dira nagusi. Ardo koloreko ezkata konzentrikoak izaten dituzte. Ertzetan ezkaten arteko tartea handitzen joaten da. Mameloiak kolore arre iluna izaten du.
urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe