Koniferoen basoetan onddo hau oso ugaria da, batzutan lurra estaltzeraino. Tamainaz nahiko txikia da, ale handienek 8 cm-tako pileoa izan baitezakete. kolore naranjak dira nagusi onddo honetan. Onddo honek zapore mikatza eta oso mami gutxi dauka. Espezie hau errez nahas daiteke ziza horiarekin Cantharellus cibarius, horregaitik da komenigarria ondo bereiztea.
Zizahori faltsua
Hygrophoropsis aurantiaca

Dibisioa: Basidiomycota
Klasea:Agaricomycetes
Ordena: Boletales
Familia: Hygrophoropsidaceae
Klasifikazioa: (Wulfen:Fr.) Maire
Makromorfologia
Pileoa
Tamaina txiki ertaineko onddoa da honako hau, txapelak 3-8 cm-tako diametroa izaten baitu. Ertza fina duen onddo hau gaztetan ganbila izaten da eta heltzen doan heinean beratu eta lautu egiten da, inbutu itxura hartuz. Ertza biribilkatua izaten du. Mami gutxiko onddoa izan harren hau gorringo frijituaren kolorea izaten du. Onddoa ukitzerakoan, daukan kutikula malutadun eta ilupadunak testura belusatua ematen dio.
urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe