Urbeltz kalparduna

Coprinus comatus

Udazkenean mendietako zelai edo larreetan aurkitu daitekeen perretxiko honek oso itxura berezia du, izan ere, ingeleraz sorgin txapel deritzo, eta honek pileoari egiten dio erreferentzia, kono zuri bizia baitu hasieran gerora belzten delarik. Usain eta zapore oso ahulak dituen arren jangarri bikaina da. Ala ere bide ertzetan aurkitzen diren aleak baztertzea komeni da metal astun ugari pilatzen baitute.

Dibisioa:
Klasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: (O.F. Müll.: Fr.) Pers.

Makromorfologia

Pileoa

Txapelak 2–5 cm arteko diametroa izan dezake, oso gutxitan handiagoa izan eta 8 edo 9 cm-ra iritsi daitekelarik. Txapel honek ez du mamia askorik, konikoa izatez gain itxura irregularra du eta kolore laranja edo gorri bizikoa izan daiteke, bizitasun hau ertzera bidean galduz doalarik. Zahartzean txapela zabalduz doa zartatzen den arte. Oso hezea egon ohi da eta lingirdatsua izaten da.

urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe