Urkiarekin bizitzea ezinbestekoa duen onddo hau jangarria da eta nahiko kalitate onekoa. Pileoa oso haragitsua izan ohi da eta kolore arrea du, txortena ere berezia da, zuria baina ezkata edota puntu beltz batzuk agertzen ditu. Himenio porodun lodia du eta bertatik oliba koloreko esporada bat erauzten da. Onddo jangarria da eta usain eta zapore atseginak ditu.
Urki onddoa
Leccinum scabrum

Dibisioa: Basidiomycota
Klasea:Agaricomycetes
Ordena: Boletales
Familia: Boletaceae
Klasifikazioa: (Bull.: Fr.) Gray
Makromorfologia
Pileoa
Perretxiko honek boletus ezagunen antzeko txapela du, hemisferikoa hain zuzen ere. Zahartzean hau lau bihurtzen da, kasu batzuetan ganbila ere izan daitekeelarik. Tamaina aldetik 4 – 12cm inguruko diametroa izan ohi du, handiagoa izan badaiteke ere. Ertz finak ditu batzuetan irtena ere izan daitekeena. Kolore arre okrea izaten du eta oso mamitsua izaten da.
urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe