Udazkeneko onddozuria

Boletus edulis

Udazkeneko onddozuria gure basoetako perretxikorik preziatuenetariko bat da. Normalean, udazkenean sortzen du perretxikoa onddo honek, hostozabalen eta koniferoen basoetan. Txapelak 10-30cm-ko diametroa du, eta zuritik marroira arteko koloreak izan ditzake. Tamaina nabarmena izan dezake, zenbaitetan 24 cm-tako altuera izatera hel baitaiteke. Hankak ere, zuri-marroi tonuak ditu eta sare zuri mehe batez inguraturik dago. Himenioforoa porotsua da, hasieran zuria eta ondoren horixka, azkenik oliba-berde kolorea du.

Dibisioa:
Klasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: Bull., 1782

Makromorfologia

Pileoa

Txapelaren azala distiratsua da, 10-30 cm-ko diametroa du, eta ganbila eta lodia da. Kutikula laua eta lehorra da, eta eguraldi hezean apur batĀ  lingirdatsua izan daiteke. Bere kafesne koloreak tonu desberdinak har ditzake, batzuetan ia zuria da, eta besteetan, gaztaina koloreakoa edo marroi iluna. Hala ere, beti ertza apur bat argiagoa izan ohi da.

urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe