Udaberrian aurki daitekeen onddo ertain eta eder honek Euskal Herrian estimazio izugarria dauka. Kolorez nabarmena ez bada ere usain eta irin zapore karakteristikoa dauka. Gurean oso bilatua da eta jatetxeetan ikaragarrizko dirutza ordaintzen da onddo honen kilo batengatik. Mendietako larreetan aurkitzen da batez ere lurzorua basikoa denean.
Susa
Calocybe gambosa

Dibisioa: Basidiomycota
Klasea:Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Lyophyllaceae
Klasifikazioa: (Fr.: Fr.) Donk
Makromorfologia
Pileoa
Tamaina ertainekoa izaten da onddo hau, ale handienek 10 cm-tako pileoa garatzen baitute. Ale txikienek ordea 4 cm-tako txapela izaten dute. Alea gaztea denean hemisferikoa eta lautua izaten da, heltzen doan heinean forma ganbila hartzen dute. Ale gazteek ertza biribildua izaten dute. Zuria edo krema kolorekoa den kutikula lehorra izaten da.
urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe