Lanperna horia

Amanita gemmata

Gure basotan oso arrunta den espeziea da honako hau, batez ere udazken-negu aldean. Kolore zuriko horri libre-adnatuak izaten ditu eta kolore hori-okreko  txapela.  Zenbait intoxikazioren eragilea dela uste da.

Dibisioa:
Klasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: (Fr.) Bertill.

Makromorfologia

Pileoa

Tamaina ertainekoa da honako onddo hau, bere txapelak 4-10 cm bitarteko diametroa izaten baitu. Hasieran hemisferikoa bada ere alea heltzen doanean heinean laua edo ganbila izatera pasatzen da. Hertzari dagokionez, hau ildaskatua izaten da. Beste zenbait generokidek bezala, bolbaren arrasto zuriak izan dezake pileoaren gainaldean, hala ere hauek euriarekin joan egiten dira. Eguraldi hezearekin kutikula likatsu eta distiratsua izaten du. Koloreari dagokionez, hori-okrea izaten da

urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe