Landare honek jatorria Europako kostalde atlantiarrean du. Genero berdineko huntz arruntaren antz handia du, hau ere igokari edo herrestaria izan daiteke eta. Baia moduko fruituak garatzen ditu, beltz edo berde lun kolorekoak. Ingurune hiperhezeak eta itzaleztatuak behar ditu. Sendabelar bezala erabilia izan da.
Huntz atlantiarra
Hedera hibernica

Morfologia
Landare igokari zurtua da, 30 metro edo gehiago haz daitekeena. Haitz, enbor, hesi edo beste edozein euskarri topatzen badu, adarretan hazten zaizkion sustrai arrotzei esker bertara finkatu eta goienera igotzen da. Baina igotzeko tokirik aurkitzen ezean, lurretikĀ etzandaĀ hedatzen da. Adarrak malguak dira, brontze-gorrixka kolorekoak eta moztean usain lurrunkor gozoa askatzen dute.
Hostoak
Hostoak larrukarak eta lustredunak, berde ilunak gainaldean, zurbilagoak azpialdean eta txorten luzekoak dira. Hostoak bi eratakoak dira. Lore adarretakoak osoak dira (batzuetan hiru lobuluekin), orokorrean eliptikoak edo obatuak eta batzuetan lantzeolatuak izan daitezke. Adar antzuetako hostoak kordiformeak edo palmatilobulatuak dira, (0)3(5) lobuluekin.
Loreak
Unbela (10)20-35 lorrekin osatzen da. Loreak berde-horixkak dira. Petaloak deltoideoak dira eta berde-horixkak dira, anterak bezala.
Fruituak
Baia erako fruitua du eta heldutasunean beltza da, nahiz eta batzuetan berde ilunak diren. 2-4(5) hazi ditu. Txoriek fruitu hau jan egiten dute, hazien sakabanaketa ahalbidetuz.
Antzeko espezieak
Hedera helix
Banaketa
Europa atlantiarrean hedatuta dago, penintsula Iberiarretik Eskoziaraino. Euskal Herrian arrunta eta ugaria da, leku lehor edo pobreetan eta mendi garaienetan bakarrik falta da.
Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Ingurune hiperheze eta itzaltsuak behar ditu. Basoetan, amildegi, haitzarte, harkaitzetan, zuhaitzetako enborretan edo zuzenean lurrean, muru eta hormetan hazten da.
Fenologia
Ingurune hiperheze eta itzaltsuak behar ditu. Basoetan, amildegi, haitzarte, harkaitzetan, zuhaitzetako enborretan edo zuzenean lurrean, muru eta hormetan hazten da.
Erabilerak
Sendabelar bezala erabili izan da zauriak orbaintzeko, neuralgiak baretzeko eta fruituak maskurren aurka erabiltzen dira.
Espezieen arteko elkarrekintzak
Zenbait espezieen epifitoa da; esate baterako, Microlejeunea ulicina eta Metzgeria fruticulosa.