Tamaina handiko onddo hau, generokidea den Macrolepiota procera baino ezezagunagoa da. Bi espezie hauek bilatuak dira onddo-biltzaileengatik bere zapore eta usain atseginak direla eta. Macrolepiota mastoidea onddoak kolore ilunagoko ezkata konzentrikoak ditu krema koloredun kutikularen gainean. Hanka luze eta zuntzakara dauka, hau, barrutik hutsik egoten da. Belardienetan aurkitzen da udazkenean zehar.
Galanperna puntaduna
Macrolepiota mastoidea

Dibisioa: Basidiomycota
Klasea:Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Agaricaceae
Klasifikazioa: (Fr.: Fr.) Singer
Makromorfologia
Pileoa
Alea gaztea denean, onddo honen txapela konikoa da, heltzen doan heinean irekitzen joaten da. Hasieran kanpai formakoa izanik eta ale heldu zein zaharretan guztiz irekia. Garapen osoan zehar erdialdeko punta, hots, mameloia nabarmen mantentzen da. Generokideak bezala tamaina handiko espeziea da honako hau, 7-12 cm-ko diametroko pileoa izaten baitu. Ale gazteen kolorea okrea baldin bada ere zahartzen doazenean hau argitu egiten da, krema kolorerantz. Mameloiak kolore okrea mantentzen du. Pileoan zehar tamaina handiko ezkatak dauzka, ertzaren inguruan ezkaten arteko distantzia handituz. Ertza erregularra da, ale gaztetan kutikularen hondarrak egon daitezke.
urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe