Galanperna

Macrolepiota procera

Zapore leuna eta tamaina handia lortzen duen onddoa izanik ez da harritzekoa Euskal Herriko perretxiko–biltzaile ugarik jasotzea. 25cm-tako txapel handi eta mamitsua gara dezake. Ez da bereziki zaila morfologikoki bereiztea antzekoak diren onddo toxikoetatik. Udatik udazkenera belardi eta bide bazterretan aurki dezakegun onddo ikusgarria da.

Dibisioa:
Klasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: (Scop.) Singer, 1946

Makromorfologia

Pileoa

Tamaina handiko pileoa garatzen duen espeziea da, normalean 7-15cm-ko diametroa izaten dutelarik,  20cm-dun txapela duten indibiduak behatu dira. Alea gaztea denean pileoa esferikoa izaten da, gero ganbila eta ale helduek txapel laua izaten dute.  Pileoaren erdiko puntua,  leuna eta distira gabea izaten da, gune honek hur kolorea izaten du.  Ertzak fibrilatuak izaten ditu. Pileoan kolore zuri-beix-a  da nagusi. Pileoaren gainaldean hur-iluneko ezkata konzentrikoak izaten ditu.

urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe