Inongo balio gastronomikorik ez duen onddo hau oso arrunta da Euskal Herrian. Talde handitan hazten da, hondar egurtsuak dauden tokietan. Tamainarai dagokionez txikia da, bere txapelak ez baitu 4 cm baino gehiago izaten, hau kolore arre-doratukoa da. Estipe luzea izan dezake, 10cm-tako.
Urbeltz mikadun
Coprinellus micaceus

Dibisioa: Basidiomycota
Klasea:Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Psathyrellaceae
Klasifikazioa: (Bull.) Vilgalys, Hopple & Jacq.Johnson, 2001
Makromorfologia
Pileoa
Hasieran oboidea da, alea heltzen doan heinean kanpai itxura hartzen du. 2-4cm-tako txapel txikia garatzen duen onddoa da. Ertza ildaskatua dauka. Ildo hauek ertzean hasi eta erdiraino luzatzen dira. Kolore arre-doratua dauka, ertz aldea argiagoa izaten delarik. Txapela, mika (garatxo txikia) erako pikor borobil eta distiratsuez estalita egoten da. Onddo hau ere delikueszente da baina, genero bereko beste espezie batzuk baino motelago.
urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe