Udan eta udazkenean ateratzen den perretxikoa dugu Lepiota cristata. Bere usai desatsegin bereizgarriagatik identifika daiteke eta toxikoa izateaz gain hilgarria ere izan daiteke.
Galanperna usaintsua
Lepiota cristata

Dibisioa: Basidiomycota
Klasea:Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Agaricaceae
Klasifikazioa: (Bolton) P. Kumm., 1871
Makromorfologia
Pileoa
2 – 5 cm tarteko txapela izaten du, zeina, hasiera batean kanpai-itxurakoa den, eta, ondoren, ganbila eta titiduna bihurtzen den. Haragi gutxikoa izaten da eta kutikulak titi gorrizta izaten duerdian. Ertzean, hondo zuriaren gainean, ezkata zentrokideak izaten ditu.
urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe