Euskal Herrian arrunta den perretxiko hau pozointsua da. Txapel zuria 5-10 cm-koa da eta heldutan nahiko zapala. Hanka zuria eta luzea da, eta eraztun bikoitza du. Mamia zuria da baina igurtzitzean kolore horia hartzen du. Usain txarra du, fenol usaina. Uda eta udazkenean ateratzen da ongarriztatutako belardi, lorategi eta bide bazterretan. Koniferoen basoetan ere topatu daiteke. Kontu handia izan behar da Agaricus jangarriekin nahastu daitekeelako. Hala ere ez da arrunta perretxiko honek eragindako pozoindura, berotzean oso usain txarra igortzen duelako.
Azpibeltz tinta usain-argia
Agaricus xanthodermus

Dibisioa: Basidiomycota
Klasea:Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Agaricaceae
Klasifikazioa: Génev., 1876
Makromorfologia
Pileoa
5 cm-tatik 10 cm-tara hel daitekeen txapela du. Ez da oso mamitsua eta hasieran esferikoa den arren, pixkanaka ganbil edo ezkil forma hartzen doa. Azkenik, txapela zapala da. Txapeleko azala zuria eta leuna da, pixka bat zetakara. Gero, kolore okre samarreko ezkatez estaltzen da. Agaricus jangarrietatik bereizteko garrantzitsua izango da igurtzitzean azalak hartzen duen kolore horixka. Ertzetan kolore hau nabarmenagoa da, eta askotan, errezel himenialak edota eraztunak utzitako kondarrak daude.
urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe